miércoles, 7 de enero de 2009

4. SAIOA: EUSKAL JAKINTZA

Asteleheneko saioa Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleak eman zuen, eguraldi hotzak, euriak eta mendietako elurrak gorabehera. Maitek Euskaljakintza bloga abiarazteko izan zituen hasierako planteamenduak eta helburuak azaldu zituen lehenengo atalean: ikasle aktiboak, autonomoak, motibatuak, autoerregulatzen dakitenak lortzeko gaur egun web 2.0-k eskaintzen dituen aukera anitzez baliatuta blogaren bidez euskara arloan egin zuen planteamendu berritzailea azaldu zuen. Planteamenduaren helbururik behinena ikasleengan ezagutza sortzea, eraikitzea eta hori guztia gizarteari eskaintzea zen.

Euskaljakintza, gaur egun euskararen munduan erreferentziazko gune bihurtu da bertan dauden baliabide, ariketa, jarduera eta dokumentuengatik. Beraz, Ordiziako Jakintza ikastolako bigarren batxilergoko Ikasleek hizkuntza landuko dute, bai, baina gizarteak ere lanketa horri baliatzeko aukera izango du.

Bloga testu liburua, koaderno digitala eta interaktiboa, informazio iturri agortezina da ikasleentzat. Hauek testuak, ahozkoak zein idatzizkoak, sortu eta lantzen dituzte bertan. Aipagarria da ikasturte honetan elkarrizketa landu ondoren (webquest bat abiapuntu izanik) ikasleek bertan eskegi dituzten ekoizpenak.

Saioaren bigarren atalean. Maiterekin batera ikastaroko partaideek beren blogetan estekak egiten eta bideoa txertatzen ikasi zuten.

Hemen duzue ikusgai saioan aurkeztu zuen powerpointa.


Garatu2008
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: blogslenguastic)

No hay comentarios: